fbpx

Nork osatzen du Naweko?

Larraitz Ostaloza

Larraitz

Euskal kostaldean jaioa naiz, eta hondartza eta eguzkiarekin asko gozatzen duen horietakoa naiz. Giza Zientziak eta Enpresan lizentziatua; ikasketak bukatu nituen momentutik bi idea hauek lotzeko gogoa izan dut, eta uste dut proiektu honekin lortzen ari naizela. Pertsonekin harremanetan egotea gustatzen zait, eta animaliak asko gustatzen zaizkit (intsektuak ez hainbeste…). Idea berriekin azkar motibatzen naiz, eta proiektu batengan sinisten badut, seriotasunez eta konpromezu handiz lan egiten dut aurrera atera ahal izateko.

Igor Ciorraga

Igor

Larraitz ez bezala, ni baserri munduan jaio eta hazitakoa naiz; horregatik natura eta animaliak ere oso gustuko ditut. Armiarma bat bera ere ez dut hiltzen, nahiago dut hartu eta etxetik kanpo utzi bere habitatean. Txikitatik nire pasioa kotxe klasikoak izan direnez, mekaniko izateko ikasketak egin nituen; asko gustatzen zaidan arloa da. Pertsona lasaia, pazientziaduna eta zerbaitegan sinisten dudanean dena ematen dudan horietakoa naiz.

Nola egiten dugu lan?

  1. ¿Gure filtroa gustatzen zaizu? Erosi zuzenean web orritik edo jarri gurekin kontaktuan galderak argitzeko.
  2. Zure eskaera prestatuko dugu.
  3. Prozesu guztia ondo joan dela ziurtatuko dugu.

Eta gero zer?

Zu eta zure araztegi berria zaintzen ditugu. Garbigailuarekin arazorik izanez gero, gurekin hitz egin dezakezu lehenbailehen konpontzeko. Filtroaren ordezkapena instalatzeko unean ere zurekin harremanetan jarriko gara. Uneoro kalitatezko eta osasungarria den iturriko uraz disfrutatzea nahi dugu.

Nolakoak gara?

Elkarrengandik ezberdinak izan arren, badugu konpartitzen dugun zerbait: naturarekin kontaktuan egotea. Hori dela eta, bizi garen lekua, mendiz inguratuta, izugarri gustatzen zaigu.

Baina hau ez da beti horrela izan…

Orain nik (Larraitzek) kontatuko dizut nola iritsi garen honaino. Ni naiz Instagramen hitz egiten duena; beraz, jarraitzen bagaituzu, askotan ikusiko nauzu.

Nola iritsi gara honaino?

Igorren baserrian bizitzea erabaki genuenean, Igorrek harro esaten zidan zorte handia genuela mendiz inguratuta bizitzeaz eta menditik datorren ura edateko aukera izateaz. Hasieran berarekin ados nengoen, baina pixkanaka zalantza batzuk sortuz joan zitzaizkidan. Zalantza batzuk Igorrek argitu zizkidan arren, beste batzuek kolokan jarraitzen zuten.

Ur hura benetan al zen hain garbia?

Ikertzen jarraitu nuen. Ura garbia zen, noski. Baina urak egiten duen bideaz eta horrek iturritik ateratzen den uran duen eraginaz ohartzen hasi nintzen. Horrela, nahiz eta ura hasieran garbia izan, gure etxeko iturritik ateratzen dena, beharbada, ez da guk uste dugun bezain garbia.

Eta zer topatu genuen? Urak bide luze bat egiten duela ikusi genuen: hasieran ura deposituan egoten da, eta ondoren, garbitzeko hain errazak ez diren hodietatik igarotzen da. Kaleko iturriko urarekin berdina pasatzen da. Horrela, jakin dugu iturriko uran botika hondakinak, drogak, trihalometanoak eta beste kutsatzaile asko daudela. Ur hau hodietatik pasa aurretik tratatua izan denez, “ona” kontsideratzen da. Arazoa, ordea, beste bat da: kutsatzailez beteriko ur hau edateak luzera ekar ditzakeen ondorioak ez direla ikertzen.

Horregatik, alternatiba ekologiko eta kalitatezko ura topatu nahi izan genuen. Eta hemen gaude, momentu hartan guk nahiko genukeena zuri eskainiz.

Zu zaindu nahi zaitugu

Zer da Naweko guretzat?

Guretzat Naweko aire garbia arnasten den etxe bat da, pertsonen ongizatea lehenesten duena, ekologiarekin konprometitua, eta, noski, ur garbiarekin.

Nondik dator izena? Naturala "Natural", ongizatea "Wellness" eta leizea "Koba". Gure balorak sartu nahi izan ditugu izenean, gu ordezkatuko gaituzten hitzak: natural eta ongizatearen koba.

Horregatik eskaintzen dizugu eSpring™, merkatuan kalitate handiena duen filtroa da. Egunero ibiltzen dugu eta oso pozik gaude berarekin.

Mira lo que dicen nuestros clientes

Conocí a Naweko por internet, buscaba un filtro para sustituir el agua embotellada.  Estoy contento con el filtro, el funcionamiento es sencillo. Y se nota mucho la diferencia de sabor del agua del grifo normal a la filtrada. Por otro lado no ocupa mucho espacio y en nuestro caso mejoramos mucho en el tema del almacenaje del agua, aparte de que esta es mejor. Lo recomendaría a cualquier persona!

Kepa | 36 años | Administrativo

EUSKARA